lunes 26 de octubre de 2009

XORROXIN irratia IKASTOLAN


"XORROXIN IRRATI-IBILTARIA"
ikastolan izanen dugu AZAROAREN 3tik 6ra!

Heldu den astean, hementxe izango dituzue Tantirumairu Ikastolako ikasleak kazetari lanetan zein ongi moldatzen diren erakutsiz.
Saioak, asteartetik-ortziralera bitarte izango dira, eta tartean HH eta LHko ikasleek prestatuko lantxoak aditzeko aukera izango duzue: ipuinak, errimak, abestiak, asmakizunak, albisteak, txisteak, eskualdeari buruzko gaiak, astronomo batekin elkarrizketa eta zuri, entzule, zuzenean zuzendutako musika eskaintzak ere egongo dira, bertze hainbat gauzen artean.
  • ASTEARTEA= 5-6. mailakoak eta 2-3 urtekoak.

  • ASTEAZKENA= 3-4. mailakoak eta 4 urtekoak.

  • ORTZEGUNA= 1-2. mailakoak eta 5 urtekoak.

  • ORTZIRALA= 3-4. mailakoak eta 4 urtekoak.
Hortaz, goizeko 9:00tatik 11:00tarako tarte horretan XORROXIN IRRATIA aditzera animatzen zaituztegu! Ez ahatu irrati-emisora FM bukaera aldera aurkituko duzula (ez Xorroxin-emisora ofizialean).

ZUEN GUSTUKOA IZATEA ESPERO DUGU!!




viernes 23 de octubre de 2009

GABONETAKO LOTERIA


Gabonetako loteria salgai dago.
Ohiko lekuetan aurkituko duzue.